Argazkia: © Kontxi Aizarna
Iñaki Lasa Nuin
Matxinbentan jaio zen 1952an. Arantzazuko frantziskotarren seminarioan ikasi zuen zazpi urtez eta Erriberriko frantziskotarren komentuan filosofia beste bi urtez. Ogibidez irakaslea 40 urtetan arte-hezkuntzak landuz, musika eta plastika batez ere. Dioenez, ez da filosofoa, teologoa edo idazlea. Urtean lau edo bost artikulu idazten ditu, gehienetan urtaroekin lotuak eta, orain artekoak, Argian, Berrian, Garan, Gasteizko Alean eta Urrezko Zeledonen blogean argitaratu dituzte. Senaren unibertsitatekoa dela esaten du berak. Neurozientziak aitortzen badu gure buruak darabilkiena %95ean subkontzientea dela, zenbat leku okupatzen du senak eta zenbat arrazonamenduak?
Egile honen liburuak:
Arantzazu ama
ISBN: 978-84-126906-9-9
formatua: 15 x 21 zm
Orriak: 123 orrialde
Salneurria : 13,00€
2025.ko Abenduaren 13.ean
Hondarribiko euskal azokan
Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta.
Harremanerako posta-elektronikoa: info( @ )dakit.eus