Laster kalean
Joseba Aurkenerena Barandiaran
Euskal izar ederra zeruan dantzari, euskal herrietan barna jendeak kantari. Herri honen patua, halabeharra, mendeetan barna, kantatuz, dantzatuz eta lan eginez irautea baita. Horrela egin zuten
gure aita-amek eta horrela egiten dugu gaur guk
ere, geroan gure seme-alabek eginen duten antzera. Desagertzera kondenaturik gaudela diote, horrela nahi dute, bederen. Gure mintzaira XX. mendera
ez zela iritsiko erran zuten eta oraindino hemen gara. Harrizko Herri hau kantatu zuen Gabriel Aristi olerkari bilbotarrak, harrian bilatu zuen eredu eta iraupen Jurgi Oteiza handiak, eta gaur egun, milaka eta milaka gara, Herri honi segida emateko prest gaudenok.
Folklorizaziora, desagerpenera eraman nahi gaituzte batzuek eta besteek. Eta gainera, ez dute inolako disimulurik egiten. Nahi gaituzte urtu, asimilatu, desagerrarazi, arrotz handien meneko bihurtu... eta horretan ari dira aspaldidanik. Anartean, euskaldunok bizirik jarraitzen dugu, euskara dugu ezpainetan, eta Euskal Herria maite dugu, gure ama bakarra baita. Ez dugu inolako amaorderik behar.
Joseba Aurkenerena Barandiaran
Euskal izarra beti pizturik
ISBN: 978-84-126906-4-4
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 412 orrialde
Salneurria : 26,00 €
Otsailaren 18.ean
kalean
Sarako idazle Biltzarrean
Eskatu liburua
Liburua eskatzeko ondoan dagoen eskaria bete. Izenburu gehiago eskatzen baduzu, gu arduratuko gara.
Zure ePosta
Zure Izena + Abizenak:
Helkbidea:
kalea:
posta kodea + herria :
Zenbat ale nahi dituzun:
Arazoak izanez gero bidali posta hona: info(@)dakit.eus
Joseba Aurkenerena
Donostia (Gipuzkoa), 1956. urtean jaioa.
Sortzez donostiarra, Lapurdiko Urruñan aspaldian bizi dena.
Formazioz historia lizentziaduna, lanbidez euskara irakaslea, gaur erretiran dena, eta zaletasunez ikertzaile eta idazlea. Gazte-gaztetik hasi zen euskararen eta euskal munduaren barne mamiak aztertzen, ikusitakoak eta ikasitakoak paperean islatzen, baita plazaratzen ere. Euskaraz eta Euskal Herriaz sutsuki sinesten duen pertsona dugu, Euskal Herrian barna, alde batetik bestera ibili eta ibiltzen dena.
Euskal Herria da bere etxe naturala eta euskara bere adierazpide nagusia. Bi zutabe horietan oinarriturik mundu magiko-etnografikoa eraiki du: bere liburu, artikulu, ipuin, olerki eta gainerako idazlanetan garbi agertzen dena. Eta horretan aritzen zaigu, euskararen sua bizirik mantendu nahian, eta Euskal Herrirako etorkizun aske eta euskalduna erdietsi guran.
Egile honen beste liburu batzuk:
Euskal gogoa bizirik
gertaera, istorio eta pasadizoak
ISBN: 978-84-931527-7-2
formatua: 15 x 21 zm
Orriak: 302 orrialde
Salneurria : 24,00€
Argazkia : © Sabin Oregi, 2023
Izan eta oroit
euskal lurraren oihartzunak
ISBN: 978-84-124395-8-8
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 288orrialde
Salneurria : 25,00€
Konfinamenduan ere
konta-kontari
ISBN: 978-84-124395-6-4
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 214orrialde
Salneurria : 15,00€
Eurkaldunak
erro eta itxaropen
ISBN: 978-84-126906-0-6
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 328 orrialde
Salneurria : 20,00€
Haritzaren adarrak
ISBN: 978-84-126906-2-0
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 380 orrialde
Salneurria : 20,00€
Zure ePosta
Zure iritzia
Liburu hau irakurri ondoren zure irudipena liburuaz, partekatu nahi duzu egilea edota beste irakurleekin?
Zure iritzia beti jakin araziko diogu egileari, eta bakarrik zuk partekatu nahi baduzu agertuko da orri honetan.
2022-05-23 - 17:37
oso interesgarria, noski!
Iñaki L.
Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta.
Gurekin harremanerako posta-elektronikoa: info( @ )dakit.eus