Matxalen Bezos Arketa
Jaiotzetik erreboltari
ISBN: 978-84-126906-7-5
formatua: 15x 21 zm
Orriak: 98 orrialde
Salneurria : 15,00 €
Maiatzaren 16.ean kalean
Matxalen Bezos Arketa
Ene gurasoek kontatzen didate txiki-txikitatik izan naizela borrokalaria, iraultzailea, azken batean, erreboltaria.
Amak haurdunaldiko zazpigarren hilabetean eduki ninduen, gau euritsu bat izan omen zen, hori da amari garai hartaz galdezka joaten natzaionean esaten didana.
Goiz jaio nintzen, zortziehun gramorekin, inkubagailu batean sartu ninduten ia ia lau hilabetez.Goiztiar izateak arazo ugari ekarri zizkidan eta medikuz mediku ibili ginen ama eta biok.
Haurtzaroan eta nerabezaroan eskola jazarpenaren erruz bizitako momentuek, indartsuago egin ninduten, eta konturatu nintzen bizitzari eusteko milaka eta milaka aitzaki nituela.
Sinesten dudan gauzengatik borrokatzea izan da beti nire leloa eta ez dut etsiko, jarraituko dut borrokatzen, nire ziurtasunekin eta nire buruhausteekin. Injustiziak behingoz justizia bilakatzeko, dudan guztia arriskatuko dut.
Aipamenak medioetan:
Eskatu liburua
Liburua eskatzeko ondoan dagoen eskaria bete. Izenburu gehiago eskatzen baduzu, gu arduratuko gara.
Zure ePosta
Zure Izena + Abizenak:
Helkbidea:
kalea:
posta kodea + herria :
Zenbat ale nahi dituzun:
Arazoak izanez gero bidali posta hona: info(@)dakit.eus
Matxalen Bezos
Matxalen Bezos Arketa (Barañain, 1994).
Barañainen jaio zen arren, Bermeotartzat du bere burua. Ikasketei dagokionez, haur hezitzailea da. Hala eta guztiz ere, Barañaingo euskaltegian euskara irakasle ari da 2022tik aitzina, eta oso gustura gainera.
Literatura eta bereziki poesia txiki-txikitatik du gustuko. Hamar urte zituela piztu zitzaion poeta izateko grina, hamahiru urterekin hasi zen bere olerki propioak idazten eta hamabost urte pasatxorekin igo zen lehendabiziko aldiz oholtza gainera, Iruñeko La Hormiga Atómica liburudendan.
Ordutik, Iruñeko Inverso, Hitzune, La Mesa Poética poesia taldeetan ibili da eta euskarazko Joxemiel Bidador Poesia taldeko kidea da.
Halaber, Iruñeko Micrófono Abierto/encuentro de poetas, Miércoles sospechoso, Arrosadiako Artisten auzoa eta euskararen aldeko beste hainbat ekimenetan ere parte hartu izan du.
Horrez gainera, Hatsaren Poesia Liburuan ere parte hartzen du, eta berarentzat sekulako aukera izan da, bere olerkiak partekatzeko eta jendearekin gozatzeko aukera eskaini baitio.
Momentu honetan, bi proiektu garrantzitsutan dago burubelarri sartuta, lehenengoak fanzineen edizioarekin du zerikusia eta, bigarrenak, kultur elkarte batekin.
Argazkia : © Durangon egina, 2022
Egile honen beste liburu batzuk:
Jaiotzetik erreboltari
ISBN: 978-84-126906-7-5
formatua: 15 x 21 zm
Orriak: 98 orrialde
Salneurria : 15,00€
Zure ePosta
Zure iritzia
Liburu hau irakurri ondoren zure irudipena liburuaz, partekatu nahi duzu egilea edota beste irakurleekin?
Zure iritzia beti jakin araziko diogu egileari, eta bakarrik zuk partekatu nahi baduzu agertuko da orri honetan.
Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta.
Gurekin harremanerako posta-elektronikoa: info( @ )dakit.eus