dakit argitaldaria - logotipoa
Osaba Joxeren sotoko kutxan- Marisa Arruabarrena

Joseba Aurkenerena Barandiaran

Konfinamenduan ere
konta-kontari

ISBN: 978-84-124395-6-4

formatua: 15x 21 zm

Orriak: 288 orrialde

Salneurria : 15,00 €


Urriak 20.ean kalean
Sarako idazle Biltzarrean

Konfinamenduan ere
konta-kontari

Joseba Aurkenerena Barandiaran

Bidasoaldean, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroa Garaiko jendeak biltzen diren eremu zabalean, era guztietako elkarteak sortzen dira, gizarte arlokoak, kulturalak, erlijiosoak, gazteendakoak..., eta abar. Zaharrak ere, edo hobeto erranik, adinaren neguan direnak, hainbat elkartetan biltzen dira. Bada Beti Gazte izeneko elkarte bat Bidasoa ibaiaren bi aldeetan aritzen dena, eta gazte izandako ainitz bere baitan hartzen dituena. Hirurehun bazkide gutti gora-behera, eta bere lokaletan biltzeaz gain, bestelako ekimenak, bestak eta bidaiak antolatzen dituzte.

2020ko maiatzean bidaia bat antolatu zuten Italiako Milan aldera, baina koronabirusa zela eta, hotel batean konfinatu zituzten eta hor egon ziren hilabete bat ezin ateraz eta Euskal Herrira ezin itzuliz. Hogeita hamaika egun osora. Erraz erraiten da, hogeita hamaika egun hotel batean konfinatuta!

Baina lehen afariaren orduan, kafearen tenorean, Pette hendaiarrak eramandako botila bat patxaran pasatu zuten mahaiz mahai, eta baita laster hustu ere. Muturra berotzean, lehen kantuak entzun ziren. Gero, txistuaren erritmoari jarraiki, dantzari ekin zioten, eta akitu zirelarik, baten batek ipuin bat kontatu zuen. Hortik aitzina, eta hogeita hamaika egunez, gauza bera egin zuten. Ipuin horiek guztiak dira hemen bilduta daudenak.

Eskatu zure liburu dendan

Aipamenak medioetan:



Liburua eskatu

Paperezko liburua eskatzeko

elkar logoa
txalaparta logoa

Liburu denda bilatzeko:

Eskatu liburua

Zure  ePosta

Zure Izena  +  Abizenak:


Helkbidea: 

kalea:

posta kodea + herria :


Zenbat ale nahi dituzun:

Liburua eskatzeko ondoan dagoen eskaria bete. Izenburu gehiago eskatzen baduzu, gu arduratuko gara. 

Arazoak izanez gero bidali posta hona: info(@)dakit.eus

Egilea

Egile honen beste liburu batzuk:

Ale bnerdeak. - Txomin Peillen
Ale bnerdeak. - Txomin Peillen

Euskal gogoa bizirik
gertaera, istorio eta pasadizoak


ISBN: 978-84-931527-7-2

formatua: 15 x 21 zm

Orriak: 302 orrialde

Salneurria : 24,00€

Izen eta oroit
euskal lurraren oihartzunak


ISBN: 978-84-124385-8-8

formatua: 15 x 21 zm

Orriak: 288 orrialde

Salneurria : 25,00€

Nire iritzia

Liburu hau irakurri ondoren zure irudipena liburuaz, partekatu nahi duzu egilea  edota beste irakurleekin?

Zure iritzia beti jakin araziko diogu egileari, eta bakarrik zuk partekatu nahi baduzu agertuko da orri honetan.

Zure  ePosta

Zure  iritzia

Marisa Arruabarrena

Joseba Aurkenerena 

Donostia (Gipuzkoa),  1956. urtean jaioa. 


Aita donostiarra zuen, historia zale amorratua zena, eta ama, berriz, ataundarra. Aitarengandik historia zaletasuna jaso zuen eta

amaren aldetik euskal mitoa, euskara eta euskal kulturarekiko pasioa. Historian lizentziaduna, luzaz irakasle izana Gipuzkoako hainbat ikastetxe eta institututan, orain jubilatuta badago

ere. Gazte-gaztetik euskal nortasunaz liluratuta, hainbat ikerketa egiten Euskal Herrian barna ibilia. Duela hogeita

bost urte inguru, Gipuzkoatik Lapurdiko Urruñara aldatu zen, eta hor bizi da bere familiarekin batera. Idazlea, olerkaria eta artikulu-egilea dugu.

Argazkia :
© Lander Zurutuza, 2019

Zure iritzia eman

Arazoak izanez gero bidali posta hona: info( @ )dakit.eus

2022-05-23 - 17:37

oso interesgarria, noski!

Iñaki L.


Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta. 

Gurekin harremanerako posta-elektronikoa:     info( @ )dakit.eus