2022/08/04
Maite Ramos Fernandez irakasle eta irudigileak Harrien ametsa izeneko erakusketa abiatu du Iruñean. Aurten Maite Ramosen eskuak ederturik agertu da gurean Zuihitsua, idazlumari jarraiki liburuaren azala. Iruñeko Geltoki izeneko gunean, gogoratu leku hau arestian autobusen geltokia izan zela. Leku eder honetan Maite Ramosek akuarela eta tintaz sorturiko hamabost margo-lan erakusten ditu.
Erakusketa honetan harrien eta metalen indarretan oinarritutako margo-lanak ikusgai daude. Harrien ametsa izena daraman erakusketa honetan; betiere surrealismo ukitu batez.
Nora jo: Geltoki (Iruñea), autobus geltoki zaharra.
Noiz: abuztu osoan.
Kokapena: Conde Oliveto etorbidea, 6 behea. Iruñea (Nafarroa Garaia)
Ordutegia: 11:30etatik – 17:00ak arte
Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta.
Gurekin harremanerako posta-elektronikoa: info( @ )dakit.eus