dakit argitaldaria - logotipoa

Matxalen Bezos Arketa



Matxalen Bezos Arketa (Barañain, 1994).

Barañainen jaio zen arren, Bermeotartzat du bere burua. Ikasketei dagokionez, haur hezitzailea da. Hala eta guztiz ere, Barañaingo euskaltegian euskara irakasle ari da 2022tik aitzina, eta oso gustura gainera.

Literatura eta bereziki poesia txiki-txikitatik du gustuko. Hamar urte zituela piztu zitzaion poeta izateko grina, hamahiru urterekin hasi zen bere olerki propioak idazten eta hamabost urte pasatxorekin igo zen lehendabiziko aldiz oholtza gainera, Iruñeko La Hormiga Atómica liburudendan.

Ordutik, Iruñeko Inverso, Hitzune, La Mesa Poética poesia taldeetan ibili da eta euskarazko Joxemiel Bidador Poesia taldeko kidea da.

Halaber, Iruñeko Micrófono Abierto/encuentro de poetas, Miércoles sospechoso, Arrosadiako Artisten auzoa eta euskararen aldeko beste hainbat ekimenetan ere parte hartu izan du.

Horrez gainera, Hatsaren Poesia Liburuan ere parte hartzen du, eta berarentzat sekulako aukera izan da, bere olerkiak partekatzeko eta jendearekin gozatzeko aukera eskaini baitio.

Momentu honetan, bi proiektu garrantzitsutan dago burubelarri sartuta, lehenengoak fanzineen edizioarekin du zerikusia eta, bigarrenak, kultur elkarte batekin.

Matxalen Bezos Arketa, argazkia

Argazkia : ©, Durangon egina, 2022

Egile honen liburuak:

Jaiotzetik erreboltari -  Matxalen Bezos Arketa

Jaiotzetik erreboltari

ISBN: 978-84-126906-7-5

formatua: 15 x 21 zm

Orriak: 98 orrialde

Salneurria : 15,00€



Argitaletxe hau Zarautzen dago kokatuta. 

Gurekin harremanerako posta-elektronikoa:     info( @ )dakit.eus